|
1996.urte
ingurua zen, Andoni, Gorka eta Pablo, azken honen garajean kar
bat eraikizeko biltzen hasi ziren. Garai honetan ere, Ion, lagun
min baten anaia ezagutu eta halako hartu-eman berezi bat sortu
zen lauon artean.
Ionek gitarrarekiko
zuen zaletasuna kutxatu zion Pablori eta pixkanaka-pixkanaka beste
bien artean zabalduz joan zen musikarekiko zirrara hori. Gauzak
horrela, hasiera batean hain gogo handiz hartu zuten karra egiteko
proiektua, bateria bat egiteko pieza iturri bihurtuko zen, eta
hain zuzen ere, han izan zen Gorkaren lehen perkusio instrumentua.
|
|
|