Vicent Alonso
LA IL·LUSTRACIÓ POÈTICA METROPOLITANA & CONTINENTAL
Plurilingual Anthology of Catalan Poetry
Euskara

 
Vicent Alonso
(Godella, 1948)


LEUNKIRO ORAINDIK...
ORAINDIK GEZALA EZPAINETAN DUT...
BIRRINDU DITUGU...
BEGIRADA, ORAIN ZABALTZEN DEN...
HAINBESTE SEASKATU UNEA...
TRISTEZIA DAGO ORAINDIK BEGIETAN...
AKAZIAREN ITZAL PITZATUA BEZALA...








 
 

I,

Leunkiro oraindik
galtzen ari dira antzinako kantuen ahotsa,
antzinako bakardadea.
Agian, ez dugu oraindik izanen
goizalderantz begiak bete-betean zabaltzeko unea!

Hegan egin dezagun
eiztariak zelatatu baino lehenago,
herio ez dezagun aurki
egunen putzuan.

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.









 

IV,
 

Oraindik gezala ezpainetan dut,
uhin heineko itsas-gezala.
Jeloskor gordeko dut hitzaren elausa
ahazmenak ere garaitu ezin duena.
Ilargia zure begietan geratzen da,
eta oraindik han da, maitemindua.

Oroimenak gatibu ditut
oroimenaren miskelan,
eta itsas-belar bakoitzean
txoriak alaitasun-kantua aurkitzen du.

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.








 

X,
 

Birrindu ditugu
oroimenaren alorrak.
Argibelar-metak surtan dira
eta orduen azken zirtaka
oso urrun.

Porturatu da jada ontzia
eta isiltasunaren zuhaitzean,
ez du inork udagoieneko
hotzetatik bururik estaltzen.
Bestela eta bidai luzea itxaronez,
zure barnean dagit kabia,
non hitz bakoitza ugaritzen baita
eta ez da bakarra ere hiltzen.

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.








 

XV,
 

Begirada, orain zabaltzen den
zerua baino hareago bidaltzen duzu,
hizkuntza ongi maitatuaren aintzinako
hitzak ahoskatzen dituzun artean.

Katulo gogoratu dugu:
Xori, nire maitearen goxoak,
zuekin jolas eta bere paparrean gorde.

Zein gozotasuna iluntzean, txorien hegakada
urduri!

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.








 

XVII,
 

Hainbeste seaskatu unea
eta denbora
lokartu egin zaigu
egunean lo-gelan.

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.








 

XVIII,
 

Tristezia dago oraindik begietan
aintzinako udagoienetan
eskegitako oroimenez.

Utz dezagun pendulea, geldirik,
hainbat maitatzen den egungoaren
kanpo-ikurra izaten jarrai dezala.
Geroxeago
denboraren muino biribilen gainetik,
zain dugun etorkizuna nabarituko dugu:
aduzko etorkizun bat,
barnekoi eta berharrezko.

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.








 

XIX,
 

Akaziaren itzal pitzatua bezala,
gure maitasunaren segretua ere
heroe eta zihurtasunaren itsas heinean.
Eta era berean,
orbeldiaren muga mugikorrei
eta estimaren sustrai indartsuei fidel.

Bidea egin beharko dugu,
zidor ezezagunetatik eta mugaz handiko egunsentietakik

 

Translated by Dani Salaberri
Vicent ALONSO, Mugaz handiko egunsentiak, Ed. Pamiela, Iruñea, 1986.