Salvador
Espriu
(Santa Coloma de Farners,
1913 – Barcelona, 1985)
ERESI
HASIERA TENPLUAN
NEURE
HERRIA ETA NI
SINERAKO
HILERRIA, II, IV
GOIZALDE
BAREAREN KANTUA
ERESI
SAIOA TENPLUAN
ZEZEN LARRUA,
XXX, XXXVIII, XLVI
ERESI HASIERA TENPLUAN
Raimon-i, neure txalo eskertuarekin.
Salvat-Papasseit-en gorazarrea.
Orain esazue: «Isastia
loratu da,
alorretan zehar arrosen
gorria ageri da.
Has gaitezen igitai berriarekin
segatzen
gari heldua eta, harekin,
belar gaiztoak.»
Ah, ezpain gazteak
ilunpearen ondotik desitxiak,
bazenekite nola egunsentia
zaigun berantetsi, nolako
luzea den itxarotea
argi altxatzeren bat iluntasunean!
Baina hitzak eskaintzeko
gaituzue bizi
gauza bakoitzaren izena
itzultzeko,
bide zuzenari hel zaitezten
lurraren menderatze osorako.
Beha dezagun ongi basamortuaren
urrunari,
geure loaren hondoraino
jaits gaitezen.
Zisterna idorrak gailur
bihurtu ziren
ordu geldiren mailek bultzaturik.
Orain esazue: «Entzuten
ditugu
haizearen abotsak galburu
itsasoan.»
Orain esazue: «Leial
jarraituko dugu
beti eta beti herri honen
zerbitzuan.»
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.
NEURE HERRIA ETA
NI
Pompeu Fabra-ren oroimenez,
guztion Maisu.
Edaten genituen urrupaka
iseka-ardo lakarrak
neure herriak eta nik.
Ezpataren arrazoi
gogorrak entzuten genituen
neure herriak eta nik.
Halako irakaspena
entzun behar izan dugu
neure herriak eta nik.
Zorte berdinak
lotzen gaitu betiko:
neure herria eta ni.
Jaun, zerbitzari?
Bereizi ezinak gara
neure herria eta ni.
Arrazoia dugu
borten eta lapurren kontra
neure herriak eta nik.
Gure hizkuntzaren
hitzak salbatzen genituen
neure herriak eta nik.
Doluzko mailak jaisten
ikasten genuen
neure herriak eta nik.
Putzuraino jaitsiak
behatu egiten genuen handik
neure herriak eta nik.
Jaiki ginen biok
itxarote sutsuan
neure herria eta ni.
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.
SINERAKO HILERRIA
II
Zeinen aberri txipia
inguratzen duen hilerriak!
Itsaso hau, Sinera,
pinu eta mahasti muinoak,
uberketako hautsa. Ez dut
ezer
maiteago, hodei baten
itzal bidaiaria izan ezik.
Betirako iragan
egunen gomuta geldia.
IV
Nire begiok ez dakite iada
egun eta eguzki galduak
behatu besterik. Nola somatzen
dudan
tartana zaharrak firrilka
Sinerako arranpletan!
Oroimenera datozkit
uda argiek
ezabaturiko itsas usainak.
Badirau
hatzotan hartu nuen
arrosa. Eta ezpainotan,
haize, su, hitz
iada hauts bihurtuak.
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.
GOIZALDE BAREAREN
KANTUA
Eguzkia urreztatuz joan
da
uraren lo luzea.
Lasaitasunera heldu denaren
begi hain nekatuok
behatu dute, jakin dute,
ahantzi egiten dute.
Urrun, itsasoaz haraindi
joanez doa nire txalupa.
Barne lehorretik, kantu
bat
darraio airearekin:
«Galduko haiz inoiz
etorrerarik ez duen bidean.»
Goizeko argi kupidatsuaren
pean
neure izen zaharreko
hildakoen etxean,
diot egun: «Oraino
banaiz.»
Lo hartuko dut bihar
beldurrik eta damurik gabe.
Eta mun eginen dio urre
berriak
marmorearen serenitateari.
Bakarti, bost zuhaitzen
lorategiko bakean,
bildua dut iada neure denbora,
arrosa zuri bitxia.
Dei egina, oraintxe sartuko
naiz
egoitza ilunetan.
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.
ERESI SAIOA TENPLUAN
Oh, zeinen unatua nagoen
neure lur koldar, zahar,
hain basati honetaz,
eta nola maiteko nukeen
bertatik lekutzea,
ifarraldetik harat,
jendea garbia omen den
hartara,
eta leiala, landua, aberatsa,
librea,
ernea eta alaia!
Orduan, kongregazioan,
esanen lukete anaiek
gaitzetsiz: «Nola
kabia uzten duen txoriñoa,
hala da bere lurra kitatzen
duen gizona»,
nik, ordurako urrundua,
trufa eginen nukeen artean
neure herri zeken honen
legeaz eta jakinduria zaharraz.
Baina ez natzaio neure
ametsari atxikiko
eta hemen geldituko naiz
hil arte.
Neu ere koldarra eta basatia
bainaiz oso
eta maite baitut
oinaze desesperatu batean
neure aberri pobre,
zikin, triste, zorigaitzeko
hau.
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.

ZEZEN LARRUA
XXX
Aunitzak dira gizakiak eta
aunitzak mintzoak
eta izen asko eman dira
amodio bakarrari.
Berandu heldu zen zilar
zahar hauskorra
argitasunean gelditua zelaien
gainean.
Lurrak, milaka belarri
erneren zeladaz
hegaztiak katibatu zituen
aireko kantuez.
Bai, uler ezazu eta zeuregana
ezazu, zuk ere,
oliondoetatik,
haizearen abots presoaren
egia garai eta laua:
«Aunitzak dira mintzoak
eta aunitzak gizakiak
eta izen asko emanen zaizkio
amodio bakarrari.»
XXXVIII
Ez da komeni esan dezagun
gure beldurretik harat
pentsatzen dugunaren izena.
Haztatuz topo egiten baldin
badugu
itsu arrotz horrekin
eta itsuaren behako zuri
horrek
ikusiak sentitzen baldin
bagara betiere,
non jasoko dugu bizia
ezerezean eta hutsean izan
ezik?
Saiatuko gara ondarrean
eraikitzen
geure ametsen jauregi arriskutsua
eta irakaspen apal hau
jasoko dugu
nekearen denbora osoan
zehar,
horrela bakarrik baikara
libreak borrokatzearren
izuari gaintzeko azken
garaitzagatik.
Entzun, Sepharad: gizonek
ezin dute izan
libreak izan ezik.
Jakin dezala Sepharadek
ezin izanen dugula izan
libreak izan ezik.
Eta dagiela orru herri
osoaren abotsak: «Amen.»
XLVI
Aldizka beharrezkoa da eta
bortxazkoa
gizon bat hil dadin herriarengatik
baino inoiz ez du herri
oso batek hil behar
gizon bakar batengatik:
har ezazu gogoan, Sepharad.
Egizu seguruak daitezen
dialogoaren zubiak
eta egizu ulertzera eta
maitatzera
zure umeen arrazoi eta
mintzo aunitzak.
Egin dezala geldiro euri
ereintzetan
eta datorrela airea esku
luzatua iduri,
leuna eta ongarria oso
zelai zabaletan.
Bizi dadila Sepharad betiereko
ordenean eta bakean, lanean,
merezi eta zailetsitako
askatasunean.
Translated
by Euskal Idazleen Elkartea
Gabriel ARESTI,
Salvador ESPRIU, Celso Emilio
FERREIRO, Antologia, Ed.
Erein, Donostia, 1988.

|
|