Marc
Granell
(València, 1953)
GARE DU
NORD
GEORGE
GROSZ
ARRATSAREN
DESKRIBAPENA
HISTORIA
PRIMO
LEVIRI OMENALDIA
HILTZEKO
GONBIDAPENA
MADINAT
AT-TURAB
MAITASUNEZKO
ARRATSA ETA BAKARRA
GARE DU NORD
Bere atzamar lurrinduetako
azazkal garbiekin
erakartzen eta suntsitzen
dituen
distirarik doilorrena,
hotzak eta beldurrak hilda,
begistatzen duten begi
batzuen
gosea da aberria.
Ahanztura
erabateko eta konponezina,
germinala,
salbatzailea
bilatzen duena bezalaxe
etorri dira honaino.
Betiko eta betidanik garaituak
izan direla jakitearen
antzina-antzinako oinazeak
azala tatuatuta etorri
dira honaino.
Beste ezein argik baino
hobeto
zauriak berotzen eta babesten
dituen
argitara irteteko
zuloa luze egin duten
hortz sendo eta egarriekin
etorri dira honaino.
Baina ahanztura ez dago
hemen, argiak ez du berotzen.
Kaleak izotzezkoak dira.
Ahoak izotzezkoak dira.
Hormak izotzezkoak dira.
Sabelak izotzezkoak dira.
Lorategiak izotzezkoak
dira.
Gorputzak izotzezkoak dira.
Eta erre egiten dute.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
GEORGE GROSZ
Polizien eta osasun-, hezkuntza-,
justizia-
-ministroen eskuetan dauden
errebolberren soinua duten
arratsak daude.
Igande arratsetan parke
txukunetan
paseatzen direlarik, hilotz
gozo eta harroen
zaporea duten ministroak
daude.
Ados. Arratsek ez dute soinurik
egiten.
Ados, ados. Ministroek
ez dute ezeren zaporerik.
Ados, ados, ados. Poliziak
sakratuak dira
eta xalotasunaren sabel
aratzetik
jaiotzen dira.
Gezurrak esan nahi dituenak
leihoa zabal dezala
eta begira dezala
eta kanta dezala ikusten
duena
zeren ikusten duena
ez baita gertatzen.
Burdeleko putarik garestienaren
atzamar jakintsu eta betierekoek
egiten duten bezalaxe,
amets bakoitzaren
ipurtzulo zauritua miazkatzen
duten errebolberrak daude.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
ARRATSAREN DESKRIBAPENA
Udako arrats honek ez du
oroitzapenik
eta ez daki zergatik hasten
zaizkion
kaio mutu eta ahulak kopeta
urdin-urdinean.
Geldo dabil, lasai, bere
baitan murgildurik, ulertezin,
elurrezko zaldi bat bezalaxe
loretan den lilitegiaren lurrin artean.
Udako arrats honek ez du
besorik, ezta itsasorik ere,
ez du ezpainik. Ez du ezagutzen
honelako minik, zeina barrenean
bizi duen eta bekaizti
beha ari zaion nola desegiten
den ezaxola eta pozez beterik auean.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
HISTORIA
Ilusioak galdu egiten dira,
galtzen diren bezalaxe
urteak edo kapela
edo euritako bat:
halabeharrez.
Orain bat, orain beste bat,
bat-batean gudaroste oso-osoa,
behiala menderaezina,
bere lubakiekin, kanoiekin,
bere espiritu erabat gotortuarekin
eta betiereko garaipena
lortzeko konfidantzaz beterikoarekin,
guztiak erortzen dira,
hiltzen dira,
jaio ziren ezerezean desegiten
dira.
Handiak eta txikiak.
Itzelak. Harea-garau batean
sartzen direnak eta eguzkizko
eta zeta-zeruzko
hondartzak eta hondartzak
betetzen dituztenak.
Datozen bezalaxe doaz.
Atzeraka itzultzen bazara
beraien irribarre zurbil
eta ankerrak
ikusiko dituzu argi egiten
arimatik zintzilik daramatzazun
hilotzel.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
PRIMO LEVIRI OMENALDIA
Krudeltasunik gabe ez dago jairik.
FRIEDRICH NIETZSCHE
Ez da batere erraza hiltzea.
Erailtzea bai da erraza.
Eta are errazagoa
da buru bat kanalean zabaltzea
eta harri bilakatzea,
itzal,
sugandila,
gonbito.
Mundua mundu denetik mundua
zuzentzen duten oinarri
sakratuak zehatz-mehatz
betetzeko
konstantzia- eta teknika-kontua
baino ez da.
Zenbat hilotz behar dira
jaia arrakastatsua izan
dadin?
Zenbat begi huts,
zenbat arnasa arpilatu?
Jaia arrakastatsua izan
zen, zalantzarik ez da.
Odolezko ozeano mugagabeak,
kiloka eta kiloka
errai,k burmuin, birika
eta beste hainbat gutixia
bikain hala nola
irribarreak, lotsak
desengainuak eta samurtasunak
isuri ziren.
Ez da batere erraza hiltzea.
Are zailagoa
da hiltzea ez dela batere
erraza
jakitea eta dagoeneko
faroa, murrua, lubakia
izan behar duen hildakoa
izatea.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
HILTZEKO GONBIDAPENA
Hiltzen naizenean ezerezera
neurekin eramango zaitut,
mundu anker eta pozez beteriko
hori, infernu eder hori.
Zure argiak itzaliko ditut
begiak itzaltzen zaizkidanean
eta biok besotik helduta
sartuko gara ahanzturarik
perfektuenaaren gelditasun
erabateko eta isilean.
Ez zara existituko, neu
ere existituko ez naizen bezalaxe.
Atseden mugagabe eta errepikaezina
izango da,
ikusiko duzu, sekulako
bozkarioa
betikoj uztea desira amaitezin
hau
zeinak betiereko mina eragiten
digun eta pozaren pozez
dardarti istant llabur-llabur
batzuk liluratzen dizkigun
eta, nekaezin, jaiotzen
jarraituko zaizun
beste begi batzuetan, beste
azal batzuetan, betse aho batzuetan,
berdin eta hain desberdin,
hiltzen naizenean ezerezera
neurekin eramango zaitudan
mundu pozez beteriko eta
anker horri.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
MADINAT AT-TURAB
Eguerdiko eguzki gupidagabepean
etzanda
han urrunean begiesten
zaitut, lotsaren hiri hori,
artifizioaren suaren ke
azpian ezkutaturiko
miserien gailur faltsu
bihurturiko lokatz-hiri hori.
Suge eta arratoi garratz
eta izugarrien hiri hori,
zure baitan paseatzen da
lasai asko ahalkeizunik sakonena
eta saldukeria omentzen
da egunero
zure seme-alaba maiteen
bihotz onberetan.
Oroimena saldu duzu laranjak
saltzen dituenak legez
dilista ustelen plater
baten truke, zeintzuek geldika-geldika
metrailak bezala sabela
zulatzen dizuten, panterak ugaltzen diren
behazunezko lurpeko bideak
zabaldu arte.
Zure baitan jaio naiz eta
zure baitan bizi naiz eta horrexegatik maite zaitut
eta horrexegatik gorroto
zaitut nazkarik gorienaz,
urrunean begiesten dudan
hilobi perfektu eta mortu hori
eguzkitara etzana, desiraz
hila eta lazturaz bizia.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
MAITASUNEZKO ARRATSA
ETA BAKARRA
Orduan Jesusek esan zion...
MARKOS, 7:29
Begira, Joan, arrats zabal-zabala.
Gezurra da gizakia
eta sugea
eta arbola.
Zure gorputza eta neurea
baino ez dira existitzen.
Gero jadanik ez. Baina
lasai
sentitzen naiz eta zure
ezpainek
ezagutzen naute, urratsez
urrats lerratzen dute
daramadan azal pattal-pattal
hau.
Zure besarkada da oroitzapen
bakarra.
Badakizu?,
jendea dago jainkotzat
nahi nauena
eta sekula erdietsi ez
ditudan istorio liluragarriak
idazten dituzte.
Armarik perfektuena
behar dute boteretsuek.
Eta armarik perfektuena
izango izango naiz.
Iruzurra
da gehien irauten duena.
Eta norbaitek, horrela,
edozein egunetan,
arrats hau hitz egiten
du
non hainbeste maitatzen
zaitudan eta musukatzen dudan
gorputzez eta ezerezez
eginiko zure gorputza.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)

|
|