Josep
Palau i Fabre
(Barcelona, 1917)
NIRE
BAITAN SEXU BIAK BATZEN DIRA...
SENYERA
1942
LOA
EBASTEN DIDAN NESKAK...
ANNAREN
ITZALA
LEHEN
MAITASUNA
HARRIA
NIRE BAITAN SEXU
BIAK BATZEN DIRA...
Nire baitan sexu biak batzen
dira,
enigmaren argitasun.
Ongia eta gaizkia nire
baitan nahasten dira
eta elkar behar dute.
Gorrotok eta maitasunek
sortzen dituzte,
elkar maite eta gorroto
dutelako.
Eta bizitza eta herio itzura
baino ez dira.
Maitatu gehiago, ahal baduzu.
Gorrotatu gehiago, nahi
baduzu.
Egin ongi, egin gaizk;
batak bestearen lekuan
balio du.
Egin onetik gehiago, egin
txarretik gehiago.
Gehiegikeria da balio duena.
Dena da gehiago bere buruaren
aurkako
ezen ez beste baten aurkako.
Dena da beste baten aurkako.
Dena sortzen da hiltzean
eta hiltzen sortzean
ikuskizum honetan.
Sexuak ez dira elkarrengan
barneratzen
ez eta elkarrengandik banatzen
ere,
errotik lotuta daude
beste alderen batetik.
Zer da maskulino? Zer da
femenino?
Dena da berdina eta dena
desberdina.
Niregan hori guztia igartzen
baduzu
itun bat egingo dugu.
Begira zeinen samurra naizen
eta fina
alde batetik,
eta zeinen basatia eta
ihartsua
beste honetatik.
Zerk eragiten du bien arteko
gerra?
Batzen gaituenak eta banatzen
gaituenak.
Neure burua maite dut neu
naizelako,
bestea ere horrelaxe maite
dut.
Poza eta oinazea itxurak
dira.
Zentzua eta eromena bihar
ezkonduko dira.
Hil egingo dituzu gurasoak,
seme alabak jan egingo dituzu:
Beralek ohosten dizute
indarra eta zeure sekretua dira.
Zeure seme-alaben haur
izango zara eta gurasoez erdituko zara.
Orduantxe jaioko zara,
nahi baduzu, zeure baitatik.
Nire baitan sexu biak batzen
dira,
enigmaren argitasun.
Ongia eta gaizkia nire
baitan nahasten dira.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
SENYERA 1942
Urdina zara itsasoaren urdintasunean
eta berdea zuhaiztiaren
erdian,
goizean amarauna
eta arrastsean, errauts-maindirea;
guztion bihotzetan preso
bai eta itsasontziaren
goialdean ere, haize-oihal.
Leku guztietan ikusten
zaitugu
orain ikusi ezin zaitugunean,
eta odola lau aldiz
gorri bilakatzen zaigu.
Handi egin zaitez, handi-handi
egin zaitez,
zeren espiritua hegaz baitugu
eta bakarrik bizi baikara
zure eskua zabal-zabalik
noiz iritsiko zain.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
LOA EBASTEN DIDAN
NESKAK...
Loa ebasten didan neskak
begi beltzak zituen, beltz-beltzak.
Eguzkia sartzen den unean
are beltzago bilakatzen
ziren.
Bihotza ebasten didan neskak
esku zuriak ditu, zuri-zuriak.
Dena urrezko bihurtzen
zen niregan
esku zurlekin ukitzen baninduen.
Dena harrapatu didan neskak
dekretu bat darama barrenean.
Horrexegatik beilatzen
dut loa
eta hausnartzen ditut ilargi
altuak.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
ANNAREN ITZALA
Pasaidazu eskua adatsean
zehar, Anna,
pasatu eskua.
Haur bat izango naiz zure
aholkuetara, Anna,
agure bat.
Begira ezazu elurra nire
bekokian, Anna,
eta desengainuak.
Neketsua zait mundu honetan
bizitzea, Anna,
dagoeneko mila urte ditut.
Sugar biziak suntsitu egiten
nau, Anna,
ez du atsedenik,
eta ez dut ezer ikusten
argia naizelako, Anna,
gorputzik gabe bizi naiz.
Pasaidazu eskua adatsean
zehar, Anna,
pasatu eskua.
Ezer esan gabe emaizkidazu
kontseiluak, orain,
nekatuta bainago.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
LEHEN MAITASUNA
Nire lehen maitasunaz maitemindurik
nago.
Begiek, bihotzari leial,
haren loreak dituzte distirarazi.
Zeruaren diztiran gau-txoko
ederra den
aterpe hartara eraman naute
neguko euriteek.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)
HARRIA
Ur gogorra bezain gogor.
Bere buruaren sustrai.
Etengabeko extasian
harriak betiereko egiten
du
harria, irudi garbia,
eta harriaren ideia
erabat heldu bilakatzen
zaigu.
Translated
by Jon Elordi
Veus paral·leles,
2 (Barcelona, maig del 2004)

|
|