1998an, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langile
talde batek pentsatu genuen gure elkartasuna adierazi
behar genuela inguruan dagoen pobrezia eta marjinazioaren
aurrean, batez ere munduko herrialde txiroenetan, non
egoera are larriagoa baita. Hori horrela, behartsuenekiko
elkartasuna adierazteko eta parte hartzeko gure lan-inguruneaz
baliatuko ginela erabaki genuen, eta %
0,7 aldarrikapen orokorrari atxiki gintzaizkion.
Helburu horrekin sortu genuen Elkartasun Fondoa. Hortaz,
aldarrikapenarekiko koherentziak horrela eskatuta, ekimenari
lotu gatzaizkion langileok lankidetza egitasmoak finantzatzera
bideratzen dugu gure nominaren %0,7.
Bi helburu nagusi ditugu:
- Marjinazio eta pobreziaren aurrean, Eusko Jaurlaritza
eta Osakidetzako langileen elkartasuna sustatu, sentsibilizazio
kanpainen bitartez.
- Garapenerako egitarauak finantzatzeko dirua jaso.
2004an mila bazkidetik gora ditu Elkartasun Fondoak.